Musika sektoreko genero-autoebaluaziorako MIM testa erabiltzeko gida
UNESCOk, kultura-industrien aniztasuna babesteari eta sustatzeari buruzko 2005eko Konbentzioan, eskaria egin zuen “emakumeak artista gisa babesteko neurriak hartzeko, kultura-ondasun eta -zerbitzuen sorkuntzan, ekoizpenean eta banaketan. 2005eko Konbentzioak esparru bat eskaintzen du kultura- eta sormen-industrietako genero-erronkei aurre egiteko, sexuaren araberako datuetan oinarritutako politika eta neurri integratuen bidez” (UNESCO, 2019).
Genero-berdintasunaren arloan funtsezkoak dira musika-entitateen egoerari buruzko neurketa- eta diagnostiko-prozesuak gauzatzea ekosistema kultural feministago eta berdinzaleago baterantz aurrera egiteko.
Autoebaluaziorako tresna hau eskuragarri egongo da MIMen webgunean, eta aukera emango die musika-entitateei genero-gaietan duten eragina ezagutzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoari eta 2030 Agendari jarraiki.
Nola egin autoebaluazio-testa?
(i) Entitateko genero-arduradunak beteko du galdetegia. Entitatean figura hori ez badago lantaldeko kide bat arduratuko da, ezagutza nahikoa duena entitateari buruzko zeharkako galderei erantzun ahal izateko.
(ii) Autoebaluazioa egin ahal izateko, galdera orokor batzuk erantzun beharko dira nahitaez.
(iii) Horrela, autoebaluaziorako sarbidea eskuratuko da, entitatearen genero-gaiei buruzko hainbat galderaz osatua.
(iv) Autoebaluazio-testa 10 minutuan bete daitekeela uste da.
(v) Galdetegia bete ondoren, autoebaluazioaren emaitzak agertuko dira webgunean, baita entitateak emandako erantzunen araberako zenbait gomendio ere.
(vi) Diagnostikoa urtero egitea gomendatzen da; horrela, entitatea genero-arloan hobetu den identifikatu ahal izango da.
(vii) Autoebaluazioari buruzko edozein zalantza edo iradokizun bideratzeko, posta elektronikoko helbide hau gaitu da: autoevaluacion@asociacionmim.com
(viii) Tresnak ebaluazioa sor dezan, onartu egin behar dira datuen erabilerarako baldintzak.
(ix) Autoebaluazioa gorde nahi baduzu, aukera dago formularioa PDF formatuan betetzeko, galdetegia eta gomendioak gorde ahal izateko.